San Andres festen atariko, helduen danborrada izaten da Azkoitian. Larunbatean ospatuko dute hain kuttuna duten jaia, berrikuntzarik gabe, baina betiko ilusioarekin. Zapatuan, 500 lagunetik gora aterako dira Baztarrikaldetik danborren desfilean; iaz bezala, aurten ere hamahiru konpainiak parte hartuko dute danborradan. Napoleoien, pilotarien, sukaldarien, baserritarren, eskoziarren edota zalduntxoen jantziak soinetan, 22:00etan hasiko dira konpainiak Aingeru kaletik Alde Zaharrera jaisten.
Bi urtez proiektua lantzen aritu eta gero, datorren urtarrilaren 9an egingo du aurkezpen ofiziala, Baztartxo antzokian. Sare sozialetan argitaratu duten bideo batekin iragarri dute aurkezpen eguna.
Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez adierazten zuten pankartak eskuetan zeharkatu dituzte milaka herritarrek Azkoitiko, Azpeitiko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako kaleak. Aspaldiko mobilizazio jendetsuenak izan dira gaur eskualdean.
1-6 galdu du Anaitasunak Alavesen aurka, gaur Txerloian jokatutako Espainiako Errege Kopako kanporaketa, baina gorritxoak ez dira sentipen txarrez gelditu. Anaitasunako entrenatzaile Loren Barbadok partida amaitzean eskainitako prentsa agerraldian esan du gaurko "emaitzak bi taldeen arteko aldea adierazten" duela, baina zelaian egindako lanarekin "harro" agertu da, lehen zatian egindakoarekin batez ere. Gaurko partidako irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da hau.
Antolatzaileak pozik agertu dira puzzle txapelketaren Azkoitiko lehen aldiak izan duen arrakastarekin. Nerea Soraluzek balorazio positiboa egin du txapelketaz Gukako kameren aurrean.