San Andres festen atariko, helduen danborrada izaten da Azkoitian. Larunbatean ospatuko dute hain kuttuna duten jaia, berrikuntzarik gabe, baina betiko ilusioarekin. Zapatuan, 500 lagunetik gora aterako dira Baztarrikaldetik danborren desfilean; iaz bezala, aurten ere hamahiru konpainiak parte hartuko dute danborradan. Napoleoien, pilotarien, sukaldarien, baserritarren, eskoziarren edota zalduntxoen jantziak soinetan, 22:00etan hasiko dira konpainiak Aingeru kaletik Alde Zaharrera jaisten.