78. aldia izango du datorren zapatuan Azkoitiko helduen danborradak. Denera, 500 lagun baino gehiago izango dira zapatuan kalean hamahiru taldetan banatuta. Baztarrikaldetik abiatuta, Alde Zaharrean zehar nonahi entzun ahal izango dira danbor hotsak.
Urtero moduan, Azkoitia Gukak SoundCloud atarian entzungai jarri ditu danborradan jo ohi diren pieza guztiak, bai kalejiran jotzen direnak, bai plazetan egiten dituzten geldialdietan jotzen direnak. Orotara, 11 izango dira danbor jotzaileek zapatuan jo beharko dituzten piezak.
Honako hau da danborradaren antolatzaileek Azkoitia Gukari utzitako abestien zerrenda: