Atzera begira Sanandresak 2026

1995eko helduen danborradari atzera begira

Guka telebista

Guka telebistak duela 31 urteko Azkoitiko helduen danborradako irudiak berreskuratu ditu zapatuko jaiaren atarian. Andremarietan ospatu zuten urte hartan helduen danborrada, zehazki, Andre Maria bezperan. 

Danbor hotsek hartuko dute Azkoitia datorren zapatuan, helduen danborradak 500 herritar bilduko ditu-eta beste urte batez, hamahiru taldetan banatuta. Gukak duela 31 urteko Azkoitiko helduen danborradako irudiak, 1995ekoak, berreskuratu ditu zapatuko jaiaren atarian, eta irudietan ikus daitekeenez, orduko danborradak ez du egungoaren antzik. Danborrada udan ospatu zuten urte hartan, Andre Maria egunaren bezperan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide