Eguraldi tristeari doinu alaiak jarri dizkio Kittu txarangak

Ane Olaizola

San Andres bezperan, Kittu txarangak herriko kaleak girotu ditu euskal abesti ezagunekin. Arratsaldean, Burrunba elektrotxarangaren txanda izango da. 

Sanandresak ospatzen hasiak dira dagoeneko herritar asko, eta jai giroan murgiltzen lagundu du gaur eguerdian Kittu txarangak. Eguraldi goibelari aurre eginez, euskal abesti ezagunez girotu ditu txarangak herriko bazterrak, eta kalean ziren asko izan dira haien doinuetara abesten aritu direnak. Ordea, aterpe bila aritu dira musikariak, herritarrak bezala. Eguerdiko saioa amaituta, arratsaldean (18:30) jarraituko dute musika doinuek; kasu horretan, Burrunba elektrotxarangarekin.

Azken asteetako ekintzen ostean, bihar ospatuko dute Azkoitian San Andres eguna, goizetik iluntzera arteko egitarau betearekin: 

  • Azaroak 30, astelehena. San Andres eguna
    • Egun osoan, eskolen eta eragileen jan-edanerako postuak, herriko plazako arkupeetan.
    • 09:00. Marrazki lehiaketaren hasiera.
    • 09:30. Herriko dultzainero eta trikitilarien kalejira.
    • 11:00. Herriko trikitilarien kalejira.
    • 11:30. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
    • 12:30. Herri kirol jaialdia, herriko plazan.
    • 14:00. Marrazki lehiaketaren sari banaketa, herriko plazan.
    • 16:00. Kontzejupe pilota txapelketaren finalak, Kontzejupean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide