Dermatosi nodular kutsakorra dela eta, sanandresetarako aurreikusitako idi demak bertan behera utzi dituzte antolatzaileek. Abenduaren 1ean, 2an eta 3an ziren jokatzekoak idi probak Gurea frontoiko probalekuan, baina ganaduari eragiten dion gaixotasunaren eraginez, aurten ere ez dituzte jokatuko.
"Gaitza agertu zenez gerotik, Bizkaitik Gipuzkoara ganadua mugitzeko oztopoak daude orain. Hori horrela, Gipuzkoako lau idi parek lehiatuko zuketen soilik sanandresetako proban, eta kopuru txikia dela iritzita, ez antolatzea erabaki dugu", azaldu dute antolatzaileek.