Sidenorreko lan gatazkari buruzko berriak biltzen dituen atala.
Sidenorren azken erabakiak Euskal Herriko lantegietan ere ondorioak izan ditzake LABen esanetan

Andoni Elduaien mar 13 Ekonomia

Sidenorrek Azkoitiko laminazio trenaren ekoizpena eten eta 36 langile Reinosara (Espainia) lekualdatzeko asmoa iragarri ostean, LAB sindikatuko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Azkoitiko lantegiaren aurrean. Sindikatuak ohartarazi du neurriak herriko lantegiaren "etorkizuna arriskuan" jar dezakeela, eta langileen eskubideak murrizteko "beldurra eta mehatxua" zabaldu izana egotzi dio enpresari.