Sidenorreko lan gatazka

"Reinosara langileak lekualdatzea, ezkutuan horiek kaleratzearen parekoa da; Sidenorren azken erabakiek planta osoa jarriko dute arriskuan"

Maialen Etxaniz-Ane Olaizola

ELA eta LAB sindikatuek deituta manifestazio jendetsua egin dute Sidenorreko langileek, enpresako nagusiek hartutako erabakien kontra eta bertako industriaren defentsan. Joan zen astetik zuten deituta protesta, baina aste honetan iritsi diren berriek are gehiago larritu dute Azkoitiko plantako langileen egoera. Izan ere, Sidenorrek jakinarazi du Azkoitiko laminazio trenaren ekoizpena eten eta 36 langile Reinosara lekualdatuko dituela. Egoera salatzera eta haien lanpostuak defendatzera atera dira enpresako langileak.

Hori dela eta, Sidenorreko egoera salatzera eta haien lanpostuak defendatzera atera dira enpresako langileak. Egoeraren "arduradun nagusia" enpresaren zuzendaritza dela adierazi dute, eta ohartarazi dute ez dutela kaleratzerik onartuko, ezta Azkoitiko laminazio trenaren ekoizpena etetea ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide