Eraso ororen aurrean "irmotasunez eta eraginkortasunez" erantzuteko deia egin du Itaiak

Andoni Elduaien aza 25 Parekidetasuna

Antolakunde sozialistak eliz atarian egin du Azaroaren 25eko elkarretaratzea. Euskal Herriko hainbat indarkeria matxista kasu zerrendatu dituzte haiek eta "lan politikora zein antolakuntzara" batzeko eta gizarte mailan matxismoaren aurkako "euste horma indartsu bat" sortzeko deia luzatu diete herritarrei.