EITBk eta Tokikom tokiko komunikabideen sareak elkarlanean gauzatzen duten proiektua da Saretzen. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin eta elkarlanean lantzea, BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren Local News Partnership ereduari jarraituz. Aldian behin, gai zehatz bat lantzen dute EITBk eta Tokikomeko medioek, nork bere esparruari, ezaugarriei eta eremuari egokituta.
Azpeitiko Dinamoa sormen gunea eta Zarauzko Hiruputzu gaztetxea dira Urola Kostako bi kultur fabrikarik emankorrenak. Bi eredu dira, biak oso desberdinak, baina biak baliagarriak.