Bisitan izena emateko: - Telefonoa: 943-15 18 78 edo 688 75 94 29. - Whatsappez: 688 75 94 29. - Posta elektronikoz: i-loiola@urolaturismoa.eus - Aurrez aurre: Loiolako turismo bulegoan.
Xabier Munibe Ikastolako haurrek hainbat antzezlan eskainiko dituzte antzerki topaketen barruan.
19:00. Festen hasiera. Ondoren. Triki poteoa. 21:30. Bertso afaria trikitilariekin goizaldera arte. Maddi Agirre, Eneritz Artetxe, Aratz Igartzabal eta Ibai Urdangarin arituko dira bertsotan, eta Garixe eta Txino soinuarekin zein panderoarekin. Urdaiazpikoa, entsalada errusiarra, oilaskoa eta txuleta letxugarekin, postrea, kafea, kopa eta edariak eskainiko dituzte, 45 euroren truke. Autobus zerbitzua egongo da; igotzeko, 19:30ean hartu beharko da autobusa San Martin kaleko geralekuan. Jaisteko autobusa, berriz, 03:00etan abiatuko da Martirietatik. Bertso afarirako erreserba egiteko, 638 41 71 68 telefono zenbakira deitu beharko da.