Euskal Herriko lur gaineko sokatira txapelketa Azkoitian abiatuko dute

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 22a

Mutrikuko sokatiralariak, Azkoitiko saio batean. (Nerea Uranga)

17:30ean hasiko da saioa Trenbidearen Zumardian, eta Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, Akelarre eta Goiherri taldeek jokatuko dute lehia. 

Euskal Herriko lur gaineko sokatira txapelketa Azkoitian abiatuko da bihar, zapatua. Ohi bezala, Trenbidearen Zumardiako belardietan jokatuko dute saioa, 17:30en hasita.

Gizonen 640 kiloko txapelketaren barruko lehen jardunaldia jokatuko dute Azkoitian, eta nor baino nor gehiago arituko dira Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, Akelarre eta Goiherri taldeak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide