Errigora

Zer da Errigora? Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Norabide horretan, egunetik egunera gero ta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako. Zeintzuk dira Errigoraren helburuak? Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun. Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea. Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz.

Errigorako saskien banaketa, bihar eta etzi

2020 aza 28 Euskara

Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina

2020 aza 02 Euskara

Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina

2020 urr 31 Gizartea

Ate joka dugu Errigoraren kanpaina berria

2020 urr 24 Euskara

Ekainaren 10ean banatuko dira Errigoraren olioak eta kontserbak

2020 eka 05 Euskara

Bihar bukatuko da Errigorako produktuak eskatzeko epea

2020 mar 11 Euskara

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

2020 ots 27 Euskara

Iritsi dira Errigorako kaxak herrira

2019 abe 09 Euskara

"Euskarari puzka" Errigorako kaxak eskatzeko azken egunak

2019 aza 19 Euskara

"Egin puzka" Errigorako kaxak eskatzeko azken egunak

2019 aza 18

Azaroaren 20ra arte duzu euskarari puzka egin eta Errigorako kaxak eskatzeko aukera. Egin eskaera herriko honako gune hauetan: AEKn, Oreka Bioelkartean, Lujan kioskoan eta Hizki papertegian edota on-…
"Euskarari puzka" Errigorako kaxak eskatzeko azken egunak

2019 aza 18

Azaroaren 20ra arte duzu euskarari puzka egin eta Errigorako kaxak eskatzeko aukera. Egin eskaera herriko honako gune hauetan: AEKn, Oreka Bioelkartean, Lujan kioskoan eta Hizki papertegian edota on-…
Eskatu Errigoraren kaxa azaroaren 20a baino lehen

2019 aza 08 Euskara