Ekainaren 10ean banatuko dira Errigoraren olioak eta kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia Errigora

Hainbat herritarrek martxoan egindako eskaerak datozen egunetan iritsiko dira herrira. Banaketa datorren asteazkenean, ekainak 10, egingo da.

Errigorako oliba-olioa, barazki-kontserbak, arroza eta pasta eskatu zuten herritar guztiek, asteazkenean, ekainak 10, udalak Berdura Plazan duen lokaletik pasatu beharko dute eskaera jasotzera. Goizean, 11:30etik 13:00etara eta arratsaldean, 18:00etatik 19:30era egingo da banaketa. Eskaera ordaindu ez dutenek produktuak jasotzean ordaindu beharko dute.

Banaketa lanak errazteko, eskaera egin dutenei egun eta ordu horietan bertaratzeko eskatu nahi diegu. Joan ezin badute, berriz, bidali ingurukoren bat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide