Azaroaren 12ra arte herritarrek aukera izango dute Errigora saskiak erosteko. Zainzuriak, orburuak, olioa, kardua, ardoa, barazki-menestra, patxarana eta gozoak bezalako jakiak daude aukeran eta jasotakoaren %25 Nafarroako euskalgintzara bideratuko da.
Aurten, gainera, 'elkartasuna biderkatu' nahi da. "COVID egoera honen aurrean ardura hartu nahi izan dugu eta saski bakoitzeko bost euroko ekarpen gehigarria eskatuko diegu herritarrei".
Laguntza hori AEKri, Seaskari eta Sortzeni emango zaio, bertan behera gelditu baitira euskalgintzaren zati batentzat diru iturri garrantzitsuak diren egitasmoak, hala nola ikastolen jaiak eta 2021ean ospatzekoa zen Korrika. Saski beltzak 55 euro balioko ditu, eta trukean, saskiaz gain Korrikaren katilua jasoko du erosleak. Saski berdeak 65 euro balio ditu, eta Seaskaren egutegia ere jasoko dute eskatzaileek. Saski zuria, azkenik, 75 euroan dago salgai.
Puntu hauetan egin dezakezu zure eskaera:
- AEK euskaltegia
- Hizki papertegia
- Lujan
- Errigoraren wegbunean
Kanpainaren inguruko informazio gehiago Errigoraren atarian.