Errigorako saskia eskatu zuten herritar guztiek, asteazkenean, abenduaren 11n, pasatu beharko dute kaxa jasotzera Udalak Berdura Plazan duen lokaletik. Goizean 11:30etik 13:00etara eta arratsaldean, 18:00etatik 19:30etara egingo da banaketa. Oraindik ordaidu ez dutenek saskia jasotzean egin beharko dute.
Banaketa lanak errazteko, eskaera egin dutenei egun eta ordu horietan bertaratu daitezela eskertuko genieke.
Udazken honetako kanpainarekin, Errigorak 200.000 euro bildu ditu euskara sustatzeko. Inoiz baino saski gehiago banatuko dira aurten, 14.300, guztira. Eskaera gehiago egon dira eta ondorioz, baita ekarpen ekonomikoa ere hazi egin da. AEK-rentzat izango da zati bat, Ikastolen Elkarteko hiru ikastolarentzat beste bat, D ereduko ikastetxeentzat beste zati bat, eta, kanpaina hasieran esan bezala, Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleentzat sortu den Agerraldia elkarteentzat ere izango da diru ekarpenaren zati bat. Dirua jasoko duten eragileak ez ezik, ekoizleak ere oso pozik daude. Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea baita ekimenaren beste helburuetako bat.
Eskerrik asko eskaera egin duzuen guztioi!