"Euskarari puzka" Errigorako kaxak eskatzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2019ko aza. 18a, 16:22

Azaroaren 20ra arte duzu euskarari puzka egin eta Errigorako kaxak eskatzeko aukera. Egin eskaera herriko honako gune hauetan: AEKn, Oreka Bioelkartean, Lujan kioskoan eta Hizki papertegian edota on-line www.errigora.eus webgunean.

Abenduan herriz herri banatuko diren kaxa batzuk dagoeneko prest daude. Orain eskaerak jasotzea falta da. Zeren zain zaude? egin zure eskaera!
Aurtengoan hiru saski daude aukeran:

  • Saski beltza —betikoa— (50€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak. ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, zainzuri-krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta piper txorizero mamia
  • Saski berdea —ekologikoa— (60€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, arroza, pasta, barazki-menestra eta ozpina
  • Saski zuria —berezia— (70€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza),patxarana, extra brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak, pikillo piper eta marmelada

Saskia eskatuta hiru helburu lortuko dituzu: Batetik, nola ez, dakartzaten produktuak gozatzea. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzea. Eta, hirugarrenik, euskarari laguntzea. Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide