Ate joka dugu Errigoraren kanpaina berria

Erabiltzailearen aurpegia Errigora

Urriaren 24tik azaroaren 12ra eskatu ahal izango dira Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako Errigorako saskiak. Horien balioaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da. Zonaldeko ikastolez, AEK-z eta Sortzenez gain, Agerraldia talde sortuberriak jasoko du partida bat.

Agerraldia Nafarroa erdialde eta hegoalde zabalean euskarari hauspo berria ematera datorren mugimendua da. Euskararen ezagutza bultzatzeko, erabilera sustatzeko eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak bultzatzea du xede. Adibidez, Arroitzeko Iturri Kontserbak enpresan euskara plana sustatu du.

Azkoitian, AEK euskaltegian, Hizki papertegian edo Lujanen eska daitezke Errigoraren saskiak, eta Errigoraren wegbunearen bidez ere eska daitezke.


Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide