2023 aza 30 Azkoitia
Gaur greba eguna da, eta eguraldiak ez ditu isildu aldarriak Urola Kostako herrietan. Goizean goizetik, asko izan dira grebara deitzen egin dituzten protestak; izan ere, piketeak eta errepide mozketak egin dituzte herrietako sarrera irteeretan, industrialdeetan zein kaleetan. Horien ostean hasi dira manifestazio nagusiak, eragile feministek deituta eta zaintza sistema publiko komunitarioa aldarri. Egunak utzi dituen irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da honako hau.