San Andres eguna ospatzen ari dira Azkoitian gaur, baina Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorrerako egindako deiari keinu egin diote. Eguerdian, dozenaka herritar bildu dira mugimendu feministako kideek zaintza publikoaren alde eliz atarian deitutako elkarretaratzera.
Zaintza eskubide kolektiboaren alde eta Azkoitiko San Jose egoitzan negoziorik ez! Kalitatezko zaintza bermatu! lelodun pankartekin egin dute mobilizazioa.