Greba feminista orokorraren deialdiarekin bat egin du aurtengo San Andres egunak, eta azaroaren 30a herrian jaieguna denez, "berezia" izango da egoera. Hain zuzen, egun horretan Azkoitian zer egin daitekeen erabakitzeko, greba batzorde mistoa eratuko dute datorren astelehenean, hilaren 13an, Elkarguneko Intsausti gelan egingo duten aurreneko bileran, 18:30ean. Batzar irekia izango da, eta grebarekin bat egiten duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.