Saio bereziak

Fermin Muguruzaren hitzaldi osoa, ikusgai

Erredakzioa

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskola hitzaldi zikloaren hirugarren saioa eskaini zuen Fermin Muguruzak asteazkenean.

Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariaren eta Felix Zubia medikuaren ondoren, Fermin Muguruza kulturgilea izan da Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen aurtengo Euskola hitzaldi zikloaren hirugarren gonbidatua. Herenegun eskaini zuen hark Aizkorrak zorrozteko garaia izeneko hitzaldia (hemen, kronika irakurgai), eta eta Gukak osorik grabatu zuen.

Atzo Guka Telebistan eman ondoren, gaurtik Azkoitia Guka webgunean ere ikusgai dago Muguruzaren hitzaldi osoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide