Saio bereziak

Agurne Gaubekaren hitzaldi osoa, ikusgai

Erredakzioa

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskola hitzaldi zikloaren estreinako saioa eskaini zuen Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak.

Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria izan da Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen aurtengo Euskola hitzaldi zikloaren lehen gonbidatua. Herenegun eskaini zuen Gaubekak Hizkuntza eskubideak Euskal Herrian. Oraina eta etorkizuna izeneko hitzaldia (hemen, kronika irakurgai), eta Gukak osorik grabatu zuen, aurrerantzekoak grabatuko dituen bezala.

Atzo Guka Telebistan eman ondoren, gaurtik Azkoitia Guka webgunean ere ikusgai dago Gaubekaren hitzaldi osoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide