Felix Zubiaren hitzaldi osoa, ikusgai

Erredakzioa 2024ko urr. 11a, 10:57

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Euskola hitzaldi zikloaren bigarren saioa eskaini zuen Felix Zubia medikuak asteazkenean.

Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariaren ondoren, Felix Zubia medikua izan da Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen aurtengo Euskola hitzaldi zikloaren bigarren gonbidatua. Herenegun eskaini zuen hark Osasuna eta hizkuntza. Bi bidetako ibilbidea izeneko hitzaldia (hemen, kronika irakurgai), eta eta Gukak osorik grabatu zuen.

Atzo Guka Telebistan eman ondoren, gaurtik Azkoitia Guka webgunean ere ikusgai dago Gaubekaren hitzaldi osoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide