10:00. Azokaren irekiera. 11:00. Itsaso Martinen Puntobobo liburuaren aurkezpena, Josune Herrartek lagunduta. 12:30. Miren Agur Meaberi omenaldia. Ondoren, 2024ko 2 minutu lehiaketan sarituak izan ziren idatzien irakurketa. 14:00. Azokaren itxiera.
Oteiza pilota elkarteak antolatutako L. Atano III.a buruz buruko pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte haurrek Gurea frontoian.
Informazio gehiago, hemen.
Diego Garcia zenaren oroimenezko 32. Azkoitia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdia jokatuko da egun honetan, baita XIII. Azkoitia-Azpeitia lasterketa motza ere, zortzi kilometro eskasekoa.