Gimnastika erritmikoko Gipuzkoako banakako txapelketa jokatuko dute etzi, Elkargunean

Andoni Elduaien 2025ko mar. 27a, 09:53

Zubiberriko gimnasta bat, Elkargunean. (Andoni Elduaien)

Haurren, juniorren, seniorren eta kadeteen nahiz gazteen lehen mailako txapelketak jokatuko dituzte zapatuan, Elkarguneko kantxa nagusian. 10:30ean hasiko da txapelketa.

Elkarguneak gimnastika erritmikoko Gipuzkoako banakako txapelketa hartuko du etzi, zapatua. Haurren, juniorren, seniorren eta kadeteen nahiz gazteen lehen mailako txapelketak jokatuko dituzte zapatuan, gune horretako kantxa nagusian.

10:00etatik 14:30era bitartean arituko dira Gipuzkoako hainbat klubetako ordezkariak beraien ariketak aurkezten. Hain zuzen, Tolosa, Donostia, Izar-Leku, Ipurua eta Belabieta klubetako gimnastek parte hartuko dute txapelketan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide