Bizilore Eskola Aktiboak txoriak ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu du datorren martxoaren 29rako. Asier Sarasua aditu eta txoriak.eus webgunearen egileak gidatuko du saioa, eta parte hartzen dutenek inguruan bizi diren zenbait txori ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute, hala nola haien izenak, kantatzeko modua eta itxura.
Martxoaren 29an, larunbatez, 10:30etik 13:00etara artean egingo dute ibilaldi gidatua, Biziloren bertan hasita. Handik, honako ibilbide hau egingo dute: Munoaundi, San Juango iturria, Munategi eta bidegorritik Bizilorera. Amaieran, mokadua izango da eskolan bertan.
Haur eta familientzako egitasmoa izango da, eta interesa dutenek martxoaren 27a baino lehen eman dezakete izena, 665 75 69 38 telefono zenbakira deituta. Antolatzaileek adierazi dutenez, leku mugatua du egitasmoak, eta familia bakoitzak hamar euro ordaindu behar du. Era berean, parte hartzaileei eskatu diete etxetik eramateko kataloxak.