Bigoterik Gabea Azkoitiko gazte antzerki taldea da, 2012an sortua, antzerkiarekiko pasioa eta herriarekiko konpromisoa oinarri. Harrezkero, dozenaka proiektu artistiko landu ditu, helduak eta gazteak ikusle zein sortzaile bihurtuz. Taldeak antzerki eskolaren zuzendaritza darama eta formatu handiko lan musikaletan murgildu da, hala nola Rise & Shine, Shine Again eta K-Baret, sari eta aitortza ugarirekin. Gaur egun Errailak lan berria garatzen ari da: memoria historikoa, euskal kultura eta sormen kolektiboa uztartzen dituen euskarazko musika-antzerkia. Bigoterik Gabea kultur sorkuntzaren bidez gazteen parte-hartzea eta aniztasuna sustatzen duen elkartea da.