2025/05/31 11:00

Antzerkia

Xabier Munibe Ikastolakoen 32. Antzerki Topaketak

Xabier Munibe Ikastolakoen 32. Antzerki Topaketak
Baztartxo, Azkoitia

Bigoterik Gabea antzerki taldeak zuzentzen duen eskolak ikasturtean zehar prestatutako lanak aurkeztuko ditu Malen Bastarrika eta Ander Olaizola irakasleen gidaritzapean.

Topaketetan lau antzezlan izango dira ikusgai: Pantailaren atzean, Euskararen garrantzia, 2 mundu ezberdin eta Hasieratik hasi. Emanaldia irekia eta doakoa izango da herritar guztientzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide