Azkoitiko Bigoterik Gabea antzerki taldeak azkenekoz eskaini zuen atzo, asteazkena, K-baret antzerki musikala. Donostiako Victoria Eugenia antzokian aritu zen taldea, eta han eman zion amaiera lau urteko ibilbideari. 32. Gazteen Antzerki Topaketen barruan eskaini zuten azkoitiarrek antzerki musikala.
Hain zuzen ere, lau urte igaro dira Azkoitiko Bigoterik Gabea antzerki taldea K-baret deituriko ikuskizuna prestatzen hasi zenetik. 2019ko martxotik hona zazpi emanalditan sarrera guztiak agortu ostean, atzo azkeneko aldiz igo zen Azkoitiko taldea ikuskizun horrekin agertokira.