Bigoterik Gabea Azkoitiko gazte antzerki taldea da, 2012an sortua, antzerkiarekiko pasioa eta herriarekiko konpromisoa oinarri. Harrezkero, dozenaka proiektu artistiko landu ditu, helduak eta gazteak ikusle zein sortzaile bihurtuz. Taldeak antzerki eskolaren zuzendaritza darama eta formatu handiko lan musikaletan murgildu da, hala nola Rise & Shine, Shine Again eta K-Baret, sari eta aitortza ugarirekin. Gaur egun Errailak lan berria garatzen ari da: memoria historikoa, euskal kultura eta sormen kolektiboa uztartzen dituen euskarazko musika-antzerkia. Bigoterik Gabea kultur sorkuntzaren bidez gazteen parte-hartzea eta aniztasuna sustatzen duen elkartea da.
"Rise & Shine" antzerki musikalaren ostean, obra berria prestatu dugu, "Shine Again". Donostiako Gazte Antzerki Topaketetan izango da lehen emanaldia, ekainaren 12an 17:00etan Antzoki Zaharrean. …