Saio bereziak

Ikusgai daude Pilotari Eguneko omenaldia, pilota finalak eta partidak

Guka Telebista

Joan zen larunbat goizean jokatutako gizonen banakako finala, goi mailako pilota partidak eta omenaldia ikus daitezke aurreneko bideoan, eta arratsaldean jokatutako gizon-emakumeen binakako finalak, behean.

Hamargarrenez ospatu zuten zapatuan Pilotari Eguna Azkoitian, eta ohiko moduan, goizean zein arratsaldean askotariko pilota partidak jokatu zituzten Kontzejupean. Horrez gain, joan zen otsailean hil zen Carlos Arrizabalaga Xapatero omendu zuten, eta urzelaitar familiak jaso zuen aurtengo aitortza nagusia. Guka Telebistak zuzenean eskaini zuen Pilotari Eguna, goizeko zein arratsaldeko emanaldi banarekin, eta saio horien bideoak dira honako hauek. Goian dago goizeko partiden, finalen eta omenaldien bideoa, eta behean, arratsaldean jokatutako gizon-emakumeen binakako finalena. 

Txapelketei dagokienez, Ion Etxanizek eta Joritz Badiolak gizonen banakako txapelketaren finala jokatu zuten goizean udaletxe azpiko pilotaleku horretan, eta aurrenekoak jantzi zuen txapela. Era berean, goi mailako emakumeen zein gizonen partida banaz ere gozatu zuten han elkartu ziren herritarrek. Emakumeetan, Iturriagak eta Orbegozok zein Barrokalek eta Agirrek osatutako bikoteek jokatu zuten norgehiagoka, eta gizonetan, Xabier Andreu-Mikel Goñi Goñi II zein Ekain Lizeaga eta Aitor Goenaga bikoteena ikusi ahal izan zen.

Arratsaldean, berriz, emakumeen zein gizonen binakako txapelketetako finalek eman zioten amaiera Pilotari Egunari: emakumeetan, Petra eta Jone bikotea gailendu zitzaien Eneritzi eta Oihanari; gizonetan, Markelek eta Landerrek osatutako bikoteak 22-12 irabazi zuen Ugaitz eta Xabaten aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide