Kantari

'Kantari' ikuskizunaren bosgarren eta azken saioa, ikusgai

Erredakzioa 2025ko mar. 15a, 18:00

Azkoitian grabatutako Kantari ikuskizunaren bosgarren eta azken saioa eman zuen atzo Guka telebistak, eta gaur, hemen ikus daiteke.

Guka telebista Azkoitian grabatutako Kantari saioa ematen ari da egunotan. Joan zen otsailaren 22an, herriko dozenaka neska-mutil igo ziren Baztartxo antzokiko agertokira euskal abesti ezagunak kantatzera eta dantzatzera, eta haiek eskainitako ikuskizuna bost saiotan eskainiko du Gukak.

Gaur hemen ikus daitekeena bosgarren eta azken saioa da –lehen saioa hemen ikus daiteke, hemen bigarrena, eta honako lotura honetan hirugarrena, eta honako honetan laugarrena–; izan ere, Gukak atzo eman zuen telebistaz Kantari ikuskizunaren Azkoitiko bosgarren eta azken saioa.

Kantari saioa Azkoitiko Udaleko Euskara sailak sustatu du, Abao komunikazio agentziaren eskutik eta Guka komunikazio taldearen nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide