Guka telebista Azkoitian grabatutako Kantari saioa ematen ari da egunotan. Joan zen otsailaren 22an, herriko dozenaka neska-mutil igo ziren Baztartxo antzokiko agertokira euskal abesti ezagunak kantatzera eta dantzatzera, eta haiek eskainitako ikuskizuna bost saiotan eskainiko du Gukak. Gaur hemen ikus daitekeena laugarren saioa da –lehen saioa hemen ikus daiteke, hemen bigarrena, eta honako lotura honetan hirugarrena–.
Gukak gaur emango dute telebistaz Kantari ikuskizunaren Azkoitiko bosgarren eta azken saioa, eta bihar, 18:00etan, Azkoitia Guka zein Guka webgunetan argitaratuko du.
Kantari saioa Azkoitiko Udaleko Euskara sailak sustatu du, Abao komunikazio agentziaren eskutik eta Guka komunikazio taldearen nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.