Guka telebistak hilaren 10etik 14ra bitartean emitituko ditu 'Kantari' ikuskizuneko saioak

Erredakzioa 2025ko mar. 5a, 16:00

Guka telebistak saio bana eskainiko du astelehenetik ostiralera bitartean, 20:00etan, eta ondoren Azkoitia Guka atarian ere ikusi ahal izango da. Bien bitartean, ordea, jaialdiaren argazki galeria ikusteko aukera dute herritarrek.

Azkoitiko Baztartxo antozkian Kantari ikuskizuna eskaini zuten dozenaka umek joan zen otsailaren 22an, eta oholtzara igo ziren neska-mutilek zein aretoan elkartu zirenek arratsalde ederra igarotzeko parada izan zuten euskal abestiz girotutako ikuskizunean. Udaleko Euskara sailak Abao komunikazio agentziaren eskutik eta Guka komunikazio taldearen nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako jaialdi hura osorik grabatu zuten orduan, eta datozen egunetan ikusi ahal izango da Guka telebistan. Izan ere, ikuskizunaren lau saio eskainiko ditu telebistak datorren astean, eta martxoaren 10etik 14ra bitartean, saio bana ikusi ahal izango da, 20:00etan. Ondoren, gainera, saioak ikusgai egongo dira Azkoitia Gukaren webgunean ere.

Saioak ikusi aurretik, ordea, Kantari ikuskizunean hartutako irudiak ikus ditzateke herritarrek, goiko argazki galeria honetan:

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide