Kantari

'Kantari' ikuskizunaren hirugarren saioa, ikusgai

Erredakzioa 2025ko mar. 13a, 18:00

Azkoitian grabatutako Kantari saioa ematen ari da Guka. Atzo telebistan ikusi ahal izan zen hirugarren saioa, eta gaur, hemen ikus daiteke.

Guka telebista Azkoitian grabatutako Kantari saioa emititzen ari da egunotan. Joan zen otsailaren 22an, herriko dozenaka neska-mutil igo ziren Baztartxoko agertokira euskal abesti ezagunak kantatzera eta dantzatzera, eta haiek eskainitako ikuskizuna bost saiotan eskainiko du Gukak. Gaur hemen ikus daitekeena hirugarren saioa da. 

Lehen saioa, berriz, hemen ikus daiteke, eta bigarrena, hemen.

Bihar bitartean, telebistan emango du egunero Gukak Kantari ikuskizunaren saio bana, eta biharamunean, 18:00etan, Azkoitia Guka zein Guka webgunetan argitaratuko du. 

Kantari saioa Azkoitiko Udaleko Euskara sailak sustatu du, Abao komunikazio agentziaren eskutik eta Guka komunikazio taldearen nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide