2. Ezgaitasuna duen ume baten guraso izatearen ikuspegia
3. Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek
4. Sexu eraso bat salatu dute Azkoitian
5. Polemika sortu du sare sozialetan Aizpurutxon zabor bilketan ari den kamioi baten bideoak
6. Azkarateko istripu larria, bideoan
7. Hiru pertsona hil dira Azkarate gainean izandako trafiko istripuan
8. Azkoiti bizi eta alai baten alde
9. Emozioz gainezka hartu dute Korrikako testigua azkoitiarrek
10. II. Lasterketa Solidarioa, iruditan
Sakelako telefonoetako bisitak gora
Sakelako telefonoetatik gero eta jende gehiagok bisitatzen du Maxixatzen.eus. 2017an, esaterako, mugikorretetatik etorri dira bisiten %67,90, ordenagailuetatik %25,48 eta tabletetatik %6,63.
Sare sozialak
Sare sozialetatik etortzen da bisiten herena baino gehiago, %36,44, eta, batez ere, Facebooketik. Gainera, 2.266 lagunek atsegin dute Maxixatzenen Facebookeko orria, iaz baino 536 gehiagok.
Eskerrik asko gugan konfiantza jarri duzuen erabiltzaileoi. Herriko informazioa euskaraz zabaltzen jarraituko dugu.