“Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika!” oihuak entzun dira. Eskuak gora jasota, umore onarekin eta hunkituta hartu dute askok testigua.
Ordutegiak asko lagundu ez arren, ehunka euskaltzale irten dira kalera, euskararen aldeko ekimen entzutetsuenean parte hartzeko. Eskuz esku ibili dute lekukoa herriko 13 kilometrotan.
Bidera atera gara. Mundura atera gara. Herriz herri igaroko gara. Eta lekukoa iritsiko da, Otxandiotik Iruñera.