Azkenaldian Udalak tabernarion lanari jarritako oztopoak ikusita, 242 sinaduren (herrikoak?) aitzakiapean, neurri gogorrak jasaten ari gara gure eta Azkoitiko herriaren kalterako: kontzertuen debekua, ordutegi murrizketa, autobus zerbitzuak kentzea herria isolatuz...
Ondorioz, kontuan hartuta azkoitiarrok urtetan kanpora joan behar izan garela, horrenbeste lan eta esfortzu ekonomikoren ondoren, Azkoiti bizi bat lortzen ari garela ikusirik, zure sinadura eskatzen dugu, Azkoitiko tabernariok gure ekintzekin jarraitu ahal izateko.