Azken egunotan Andra Mari jaiak ospatu dituzte herrian, eta, festetako egunetan eraso sexistarik gertatu ez zedin, kanpaina bat eta protokolo bat ezarri zuen Azkoitiko Udalak. Besteak beste, eraso sexisten kontrako informazio gune bat jarri zuten Herriko plazan, Torre Zuri erakustokiaren aurrean. Bertan bi hezitzailek informazioa eta orientazioa eskaini zieten bertaratzen ziren guztiei.