EH Bilduk andramaixetako ustezko sexu erasoa salatu du

Maxixatzen.eus 2017ko abu. 20a, 12:59

Abuztuaren 19an ustezko sexu erasoa salatu zuen adin txikiko batek Azkoitian, eta hori dela-eta, Azkoitiko EH Bilduk ohar hau bidali dio Maxixatzeni:



"Lehenik eta behin gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu erasoa jasan duen emakume gazteari eta bere famili eta gertukoei.

Eraso hau ezin dugu ulertu zerbait isolatua bezala, Azkoitikoa ez da salbuespen bat, sistema patriarkal oso bateko izerbegaren punta edo eraso agerikoena dela esan dezakegu. Festa giroaz baliatuta asko izan ohi dira mota guztietako erasoak eta instituzioetan lanean jarduten dugunon ardura da honi aurre egitea gizarte osoarekin batera.

Honetarako, festen aurretik ere hala esan genion Udalari eta berriro mantentzen dugu, urte osoan egin behar dugula prebentzio eta sentsibilizazio lan sakon bat gizarte eragile eta talde feministekin elkarlanean holako gertakizunak sustraitik ebaki eta honekin behin betikoz amaitzeko.

Eraso sexistarik ez Azkoitian ez inon!"

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide