Festak lehertzeko ordu gutxi falta diren honetan, udal ordezkariek “emakumeen kontrako indarkeriari ez” esan dute Gipuzkoako Foru Aldundiak abian duen DenokZu sentsibilizazio kanpainarekin bat eginez. Javier Zubizarreta alkatearekin batera alderdi guztietako ordezkariak bildu dira helburu baten alde. «Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, erantzun irmo eta bateratua ematea, behar-beharrezkoa da guztion inplikazioa indarkeria matxistarekin amaitzeko, herritarrena, eragileena eta erakundeena», adierazi dute ordezkariek.
Eraso sexistak prebenitzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko eta inplikatzeko, Azkoitiko Udalak stand bat jarriko du festetan Herriko plazan. Bertan bi hezitzailek informazioa eta orientazioa eskainiko diete bertaratzen diren guztiei.
Ondorengo ordutegian egongo da martxan:
Abuztuaren 14an eta 16an
Arratsaldez: 18:00-20:00
Gauez: 00:00-02:00
Abuztuaren 18an
Gauez: 00:00-03:00