Organo ikasleen saioarekin bukatu dute aurtengo Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa

Aitziber Arzallus

Bergarako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek arte hartu dute Azkoitiko parrokian egindako saioan. Bach, Balerdi, Marcelo eta Guilmanten obrak interpretatu dituzte.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Bergarako udalek Fray Joseph Echevarria elkartearen eskutik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXVII. Zikloaren barruko emandaldia izan zen atzo. Bergarako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak arduratuko ziren aurtengo egitaraua ixteaz, Azkoitiko parrokian eskainitako emanaldian, 20:00etan hasita. 

Danel Fernandez, Eugenio Etxebeste, Asier Juaristi, Elena Laka eta Leo Juaristi organo ikasleak eman zuten kontzertua, eta horiek Bach, Balerdi, Marcelo eta Guilmanten obrak interpretatu zituzten. Organistek ez ezik, txistulariek zein tronpetistek ere parte hartu zuten bi abestitan. 

Azken asteetan, hainbat organo kontzertu eskaini dituzte Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen parrokian, Loiolako basilikan zein Bergarako San Pedro elizan. Azkoitiko saioei dagokienez, Miriam Hontanak eta Daniel Oiarzabalek eskaini zuten lehen kontzertua, eta ondorengo asteetan izan dira Xabier Urtasun organista eta Olatz Saitua sopranoa batetik, eta Erwan Le Prado organista, bestetik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide