Organo Erromantikoaren Nazioarteko 27. Zikloaren barruan, Azkoitiko azkenaurreko emanaldia eskaini zuen atzo, zapatua, Erwan Le Prado organistak.
Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizako Cavaille-Coll organoaren hautsak majo astindu zituek organista frantsesak, han bildu ziren musikazaleen gozamenerako. Hasiera batean, Stephen Tharp organista zen atzo kontzertua ematekoa, baina arazo pertsonalek tarteko, Le Pradok ordezkatuko zuen hura.
Datorren larunbatean, hilaren 24an, izango da organo zikloaren barruko Azkoitiko azken emanaldia. Orduan, hainbat organo ikaslek emango dute kontzertua: Danel Fernandez, Eugenio Etxebeste, Asier Juaristi, Elena Laka eta Leo Juaristi arituko dira organo piezak eskaintzen.
