Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXVII. Zikloaren barruko kontzertu eskaini zuten atzo Xabier Urtasun organistak eta Olatz Saitua sopranoak Azkoitian, eta beste behin, hainbat izan ziren Andre Mariaren Jasokundeko parrokian elkartu zirenak saioaz gozatzeko. Besteak beste, Nadia eta Lili Boulanger, Gabriel Faure, Jesus Guridi eta Jesus Aranbarri konposatzaileen hainbat obra taularatu zituzten bi musikariek.
Joan zen astean Miriam Hontanak eta Daniel Oiarzabalek Azkoitiko programa ireki ostean, atzoko bigarren kontzertua izan zen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Datorren asteburuan jarraituko du zikloak, Erwan Leprado organistaren kontzertuarekin.