Saio bereziak

Osorik ikus daiteke Orbel Jokoen aurtengo finala

Guka telebista

Oro ez da urre, Metroterdi eta Elkue taldeek bost probatan edo jolasetan parte hartu zuten joan den ostiralean Elkargunean. Aurtengo aldia Metroterdi irabazi du. Orain, final hori osorik ikus daiteke bideoan.

Ostiral arratsaldean jokatu zuten Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Orbel Jokoen finala, Elkargunean. Oro ez da urre, Metroterdi eta Elkue taldeak aritu ziren nor baino nor gehiago han, baina, azkenean, Metroterdi nagusitu zen.

Maite Azpirozek, Jon Albizurik eta Uxoa Izagirrek osatutako Metroterdi taldeak 112 puntu batu zituen, 105 puntu lortu zituen Igor Juaristik, Iosu Plazaolak eta Arkaitz Arakistainek osatutako Oro ez da urre taldeak, eta 89 puntu, Esther Suduperen, Mireia Suduperen eta Aritz Albizuriren Elkue taldeak. Finalak eman zuena osorik ikus daiteke honako bideo honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide