Bost festa egun. 120 orduren bueltan. 100 hitzordu baino gehiago. Andremari jaiak ate joka dira, eta herritarrak prest dira jaiei ekiteko. Bihar eguerdian hasiko dira aurtengo festak, azokako ekoizleek botako duten txupinazoarekin. Azkoitiko Azoka osatzen duten herritar guztien izenean, 12:00etan jaurtiko dute suziria udaletxeko balkoitik Mari frutategia zeneko Mila Gorostegik eta Zumeta baserriko Irati Amianok.
Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) ordubete lehenago hasiko du festa egitaraua. 11:00etan, San Martingo Ardatz elkartearen atarian botako dute txupinazoa Aitek eta Juaristi enpresetako beharginek, bizi duten lan egoera salatzeko. Ondoren, trikitilariek lagunduta jaitsiko dira han bildutako herritarrak plazara. AGAren egitaraua hasi besterik ez da egingo eguerdian; izan ere, festetako egun guztietarako prestatu dituzte ekitaldiak; horietako gehienak Goiko Losako txosnagunean izango dira.
Jaiak suziriekin hasiko dira, baina izango da zer egin eta zertaz goza bihartik asteartera bitartean. Besteak beste, haurrentzako parkea, DJ emanaldiak, kontzertuak, elizkizunak, udal ordezkarien korporazioa, dantzak, kirol eta kultur emanaldiak, mus txapelketa, pilota partidak, suzko erroberak, zezena, otorduak eta kontzertuak izango dira festetako osagai nagusiak.
Hona hemen aurtengo festetarako Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Gazte Asanbladak prestatu duten egitaraua:
Abuztuak 14, osteguna, Andremari bezpera
- 11:00. Txupinazo alternatiboa, San Martin auzoko Ardatz elkartean.
- 11:45. Trikitilariek lagunduta, San Martin auzotik plazara kalejira.
- 12:00. Txupinazoa, Musika Bandak, Parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak lagunduta.
- 12:15. Gazte Asanbladaren karropoteoa.
- 12:30. Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 17:00. Haurrentzako parkea, Balda plazan.
- 17:00. DJ Pintxada, txosnagunean: The Terror 4, Charles Ramirez, Andrew Car, Albi, Anthony Pern, Murxi eta Anti X.
- 19:00. Artistas del Gremio musika taldearen kale ikuskizuna.
- 19:50. Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Alkate soinua joko du Txalkor txistulari taldeak.
- 20:00. Iraurgi abesbatzak eta herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria kantatuko dute Parrokian. Organoa joko du Jose Luis Frantsesenak.
- 23:00. Süneren kontzertua, plazan.
- 23:30. Sexubizi gune morea eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokiaren atarian.
Abuztuak 15, ostirala, Andremari Eguna
- 09:30. Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
- 10:00. Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 10:50. Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Alkate soinua joko dute Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak.
- 11:00. Meza Nagusia, Parrokian. Parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak parte hartuko dute.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien nahiz Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
- 13:00. Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
- 17:30. Caixabank Masters Txapelketako partidak, Gurea frontoian. Peña II.a eta Gabirondo Senarren eta Tolosaren aurka ariko dira, eta Altuna III.a eta Imaz Zabalaren eta Mariezkurrena II.aren kontra.
- 17:30. Simuladoreak eta Txiki Chef, plazan.
- 19:00. Magia poteoa.
- 19:00. Kontzertuak txosnagunean: Iltze, Labankada, Ostikoka eta Derrumbe.
- 19:30. Markeliñe konpainiaren Artilusio ikuskizuna, Balda plazan.
- 20:00. Zubiberri gimnastika erritmikoko kideen erakustaldia, Parrokia aurrean.
- 20:00. Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
- 22:00. XIII. Film Laburren Lehiaketako emanaldia eta sari banaketa.
- Ondoren, Hits Cover Banda taldearen kontzertua, plazan.
Abuztuak 16, zapatua, San Roke eguna
- 09:30. Zubiondo taldeko gaiteroen kalejira.
- 10:00. Txalkor txistulari taldekoen kalejira.
- 10:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira Parrokiara, Txalkorreko kideek Alkate soinua jo bitartean.
- 11:00. Meza Nagusia, Parrokian. Parrokiako abesbatzak, Iraurgi abesbatzak eta Jose Luis Frantsesena organistak parte hartuko dute.
- 11:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 12:00. Graffiti eta DJ tailerrak txosnagunean.
- 12:15. Udal ordezkarien ohiko aurreskua, plazan.
- 13:00. Udal Musika Bandaren eta Zubiondo taldeko gaiteroen kontzertua, Kontzejupean.
- 14:30. Bazkaria eta hitzaldia txosnagunean.
- 17:00. Ur parkea, Balda plazan.
- 17:00. Elkartasun argazkia txosnagunean.
- 17:30. Gazte Asanbladaren karropoteoa txosnagunetik abiatuta.
- 18:00. Udara Caixabank Txapelketako partidak, Gurea pilotalekuan. Aldaregia eta Agirre Oskozen eta Orbegozoren kontra ariko dira
- 19:00. Euskorleans musika ikuskizuna, kalez kale.
- 19:00. Kontzertuak txosnagunean: Xaribari, Hauek eta Txunba.
- 19:00. Patxi eta Konpainiarekin muxikoak, eliz atarian.
- 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
- 23:30. Merina Gris taldearen kontzertua, plazan.
- 23:30. Sexubizi gune morea eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokiaren atarian.
Abuztuak 17, igandea, Baserritarren eguna
- 09:30. 42. Inazio Iriarte margo lehiaketako zigilu banaketa, Portaleburu aretoan.
- 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
- 09:30. Gipuzkoako XIII. Blonda Txapelketa eta erakusketa, Plazaberrin.
- Eguerdian, blonda hanburgesa dastaketa.
- 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
- 12:00. Herri kirol jaialdia, plazan. Norde, Goenatxo III.a, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza ariko dira harri jasotzen; aizkoran, berriz, Larrañaga, Corchero, Txikia IV.a eta Mugerza.
- 12:30. Jubilatuen meza, Parrokian.
- 14:30. Jubilatuen bazkaria, Elkargunean. Bazkal ostean, 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
- 16:00. Bizijolas, Gaztaneneako parke estalian.
- 17:00. Mus Txapelketa txosnagunean.
- 18:00. Bikote gazteen Dantza Txapelketa, Balda plazan.
- 19:30. Inazio Iriarte mago lehiaketako sari banaketa, Portaleburu aretoan.
- 22:00. Enaitz eta Erkiziren erromeria, Balda plazan.
- 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
- Ondoren, erromeriak segituko du.
Abuztuak 18, astelehena, Kuadrillen eguna
- 11:00. XXII. Kaleko atletismo erakustaldia, Xeyeren eskutik.
- 12:00. UK03 txaranga, kalez kale.
- 12:30. Kuadrillen arteko jolasak txosnagunean.
- 14:30. Herri bazkaria, plazan.
- 16:30. Skapaie elektrotxaranga, kalez kale.
- 17:30. Apar festa, Balda plazan.
- 18:30. Zezena, Plazaberrin.
- 19:00. Kontzertuak txosnagunean: 48280, Rungos, Check Boyz eta Ezohi.
- 19:30. UK03 txaranga.
- 21:30. Tapia eta Leturiaren kontzertua, plazan
- Ondoren, suzko zezena, plazan.
- 23:30. Sexubizi gune morea eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokiaren atarian.
- 22:00. XIII. Andremari Idi Dema Saria, Gurea frontoian.