Uda eskualdeko harrera familien etxeetan eta Larrabetzuko Bakeleku udalekuetan igaroko duten Saharako haur errefuxiatuei ongietorria egin diete gaur, Azpeitiko plazan. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek antolatu dute ekitaldia, Darahli elkartearekin elkarlanean. Azpeitiko eta Azkoitiko alkateek egin diete harrera. Haurrek nahiz harrera familiek beren esperientzia kontatu dute bideo honetan.