Albistegia

Haurrek piztu dute inauterietako sugarra

Urtzi Oteiza

Guka Telebistak ikastetxeek atzo egindako kalejirako eta plazako giroko irudiak bildu ditu honako bideo honetan; izan ere, azkoitiarrak atzotik daude inauterietan bete-betean murgilduta.

Atzo, Ostiral Mehea, haurrek piztu zuten inauterietako sugarra herrian. Eskoletatik aterata, desfile luzea bezain azkarra egin zuten herriko kaleetan zehar haurrek, eta arratsalde erdian, plazan elkartu ziren Oihan Vega Gaztea irratiko musika jartzailearen doinuetara dantza egiteko. Haizeak fin eta fresko jotzen bazuen ere, gaztetxoen mozorroen koloreak eta festarako ilusioak berotu zuten herria.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide