Sidenorreko lan gatazka

Sidenorreko langileek beste elkarretaratze bat egingo dute etzi plazan

Ane Olaizola 2025ko ots. 25a, 09:00

Sidenorreko langileen aldeko elkarretaratzea, urtarrilean, plazan. (Andoni Elduaien)

Aldi baterako lan erregulazio espedientea indargabetzeko eta enpresa hitzarmena berritzeko eskatzeko, ELAk eta LABek elkarretaratze zaratatsua egingo dute ostegun arratsaldean.

Sidenorreko langileei babesa adierazteko beste elkarretaratze bat egingo dute ELA eta LAB sindikatuek herriko plazan, baina oraingo honetan ostegun arratsaldean izango da mobilizazio zaratatsua, 18:00etan hasita. Ohi bezala, sindikatuek bi aldarri nagusi eramango dituzte plazara: iaz erdietsitako aldi baterako lan erregulazio espedientea ezartzeko akordioa indargabetzea eta urtebetetik gora iraungita dagoen enpresa hitzarmena berritzea.

Ohiko elkarretaratzeez gain, azken asteetan hainbat mobilizazio egin dituzte langileek beren egoera salatzeko. Joan zen astean, esaterako, auto karabana egin zuten herrian zehar, eta ostegunean udal ordezkariekin elkartu ziren Azkoitiko lantegiko langile batzordea osatzen duten sindikatu guztiek; Jose Antonio Jainaga Sidenorreko zuzendari nagusiarekin bilera bat egitea eskatu diote udalari. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide